Azalaren ebaluazioa

Cuidado y análisis de la piel

Zaindu zure azala

Azala guztiak ez dira berdinak eta azalaren beharrak urtean zehar aldatzen dira. Horregatik garrantzitsua da honen egoera aztertzea, tratamendurik egokiena aukeratu ahal izateko. Mundu guztia ez da berdina eta ez du tratamendu bera behar.

Azalaren egoera aztertu

Zatarain Farmazian Multi Dermascope MDS 1000 ekipoa dugu azalaren egoeraren azterketa egiteko.
Ekipo honen bidez, ezagutu dezakegu:

  • Azalaren hidratazioa: datu honekin jakingo dugu azala hidratatua edo deshidratatuta dagoen.
  • Azaleko sebo kantitatea: honek daukagun azal mota adieraziko du: lehorra, normala, mistoa edo seboduna.
  • Azalaren elastikotasuna eta adin biologikoa.
  • Melanina-kantitatea: eguzki-babeseko produktuetan beharrezkoa den eguzki-babeseko faktorearen informazioa emango digu.
  • Ekipoak duen kamerarekin azala ikusi dezakegu: orbanak, poroak, gorritasunak…

Behin puntu horiek guztiak aztertuta, aholku pertsonalizatua emango da. Hemen, azalaren beharrak asetzeko tratamendu egokia aukeratuko da.

Zatarain farmazian produktu onenak eskaintzen ditugu, bai azaleko patologiak tratatzeko eta baita azala politagoa eta gazteagoa izan dadin laguntzeko.

Farmacia Zatarain

Farmacia Zatarain