Kolesterolaren neurketa

Medición de colesterol en Andoain

Neurtu zure kolesterol maila odolean

Giza gorputzeko zelula guztietan dagoen gantz naturala da eta organismoaren funtzionamendu normalerako beharrezkoa da . Gorputzeko kolesterol gehiena gibelean ekoizten da, baina elikagai batzuen bidez ere lor daiteke.

Odolean kolesterol gehiegi dagoenean, arterietako paretetan pilatzen da, tamainaz handitzen doazen «ateroma-plakak» sortuz, horrek odol-basoak zurruntzen ditu eta pixkanaka arteriak buxatu egiten dira.

Nori eta noiz egin proba?

Odolean dagoen kolesterol altuak ez du inolako sintomarik ematen eta gaixotasun kardiobaskularrak izateko arrisku faktorea da. Horregatik garrantzitsua da odoleko kolesterol maila ezagutzea aldizkako proben bidez.

Zatarain Farmazian kolesterolaren proba egin dezakezu eta odoleko kolesterol osoaren balioa ezagutu. Proba egiteko ez da beharrezkoa baraurik egotea, izan ere, janari bakar batek, edozein dela ere, ez ditu balioak aldatzen.

Oro har, urtean proba bat egitea gomendatzen dugu, baina bakoitzaren egoeraren araberakoa izango da:

  • 40 urtetik gorako pertsona guztiak, urtero.
  • Medikazio hipokolesterolemiantearekin, 6-12 hilabetean behin.
  • Bizi moduaren aldaketa egiten ari direnak, 3-6 hilabeteren ondoren efektua kontrolatzeko.

Zein da kolesterol osoaren balio normala odolean?

  • Normala: 200 mg/ dl baino gutxiago.
  • Normala-altua: 200 eta 240 mg/ dl artean. Hiperkolesterolemiatzat hartzen da 200 mg/ dl-tik gorako kolesterol-mailetan.
  • Altua: 240 mg/ dl-tik gora.
Farmacia Zatarain

Farmacia Zatarain